Zinema (Donibane): 'Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa'
Itsas hondoarekiko ezagutza eta errespetua hedatzea helburu duen Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak geldialdia egingo du Pasaian.
Proiekzioak Juanba Berasategi aretoan izango dira, 19:00etan, honako egunetan: hilaren 21ean eta 28an eta urriaren 5ean. Sarrera doakoa da, eta orotara 26 film labur eta 4 dokumental ikusteko aukera izango dute hala nahi dutenek.
