Euskararen Eguna (Lezo): Ekitaldia
Lezoko eragileek bat egin dute Euskararen Egunaren barruko ekitaldien antolaketarako. Lan partekatua egin dute. Horren arabera, abenduaren 3ko arratsaldean jolasak, musika, alaitasuna eta aldarrikapenak uztartuko dituzte herriko hainbat eragilek landutako proposamenarekin. Aurretik, ordea, gure hizkuntzaren eguneko jarduera sorta hori prestatu behar: abenduren 2an, arratsaldez eta ludotekan, Kuxkutailerra egingo dute Euskararen Eguna apaintzeko.
Abenduaren 3ko jarduerak 17:00etan hasiko dira. Hasteko eta behin, asmoa da horiek Gurutze Santuaren plazan egitea, baina eguraldiak lagunduko ez balu Lezo Herri Eskolako aterpera mugituko lituzkete horiek. Lehenik eta behin askari partekatu girotua izango da, eta 18:00etatik aurrera elkarretaratzea, ekitaldia, kalejira eta bingo txarangatu musikatua egingo dituzte.
