Festa (Lezo): Hezkuntza Publikoaren Festa
Lezoko Haurtxo Haurreskolak, Lezo Herri Eskolak, Lezo Institutuak eta Hezikuntza Guraso Elkarteak Lezoko Hezkuntza Publikoaren Festa antolatu dute hilaren 9rako (larunbata). Honakoa da egitaraua:
- 09:00. Diana.
- 09:20. Krosa.
- 10:00. Herri Eskolako jolastokian, tailerrak, erakusketa eta jolasak.
- 12:15. Herri Eskolako kantxa estalian, haurren musika emanaldia. Jarraian, agurrak eta ongi etorriak.
- Jarraian. Baratzean, Gure haurrak ere badira plataformaren jarduera.
- 14:00. Herri Eskolako kantxa estalian, haurren eta helduen bazkaria: paellada.
- 15:30. Herri Eskolako kantxa estalian, bingo musikatua. Jarraian, Euskaraokea.
- 18:30. Denen artean eskola garbituko dute.
