Festak (Antxo): Basari Eguna
Hilaren 24an, larunbata, Basari Elkartearen Eguna izango da. Egun osorako egitaraua antolatu du elkarteak.
- 10:45. Txupinazoa eta desfilearen hasiera Ibaiondotik. Partaideak: zanpantzarrak, dultzaineroak, Alkartxiki, txistulariak, erraldoiak eta buruhandiak.
- 11:00. Elkarteen arteko Batailoi jakia prestatzeko txapelketaren hasiera, Biteri plazan.
- 11:45. Hildako bazkideei omenaldia, Biteri plazan.
- 12:00. Biteri plazako karpako txosna irekiko dute.
- 12:00. Herri kirol desafioa, San Pedro eta Antxo artekoa. Haritz Casabal eta Emaitz Murua bertsolariek girotuko dute.
- 12:00. Murala margotzen hasiko dira, elizako paretan.
- 15:00. Herri bazkaria Biteri plazan.
- 17:00. Haurren Festa Biteri plazan.
- 18:00. Obaneuke taldearekin erromeria Biteri plazan.
- 22:00. Atxurra Sound Band Biteri plazan.
- 00:30. Ekain DJa Biteri plazan.
