Festak (Errenteria-Orereta): Gaztañoko jaiak
ekainaren 13tik 15era izango dira Gaztañoko festak. Gaztañoko jaien barruan, Pontx pailazoaren emanaldiak hasiko ditu jaiak eta ondoren Maritxuk abordatuko du auzoa trikitilari eta buruhandiek lagunduta.
Tradizioari jarraituta, Iratxo iturria irekiko dute eta mundu osoan ezaguna den patata tortilla lehiaketaren saria irabazten saiatuko dira auzotarrak.
Gaztañorockek ez du hutsik egingo aurten ere, eta plaza nagusian bilduko ditu The Iiingles, Mala Ruina eta Ahuntzak taldeak. Kontzertuaren ondoren, Zabala Enea II portuan DJ Txatxis ariko da jaiak girotzen eta Bukagaitz ontzian, berriz, DJ Gusturika. The Iiingles taldeak aipamen berezia merezi du; taldekide guztiak emakumeak dira, hondarribiarrak, eta emakumeek sortutako abestiak bertsionatzen dituzte.
