Festak (Lezo): Euskal Jaia
Aurten ere, mendekosteen ondoren, Euskal Jaia. Honakoa da ekainaren 8rako egitaraua:
- 09:30ean, diana Munttar Lezoko Txistulari Taldearekin.
- 11:00etan, Euskal Dantzazaleen erromeria Goiko Plazan, Gurutze Santuaren plazan, Karlos Saldise plazan, eta Lopene lazan.
- 12:00etan, herri kirolak Gurutze Santuaren plazan. Proba mistoa da. Aizkoran Maika Arostegi eta Irati Astondoa, harria jasotzen Mikel Urra eta Jokin Eizmendi.
- 13:30ean, Dantza taldeen topaketa Gurutze Santuaren plazan.
- 14:30ean, herri bazkaria Herri Eskolako patioan.
- 18:00etan, Sagardo Festa Gurutze Santuaren plazan.
- 19:30ean, Larrain Dantza Gurutze Santuaren plazan.
- 20:00etan, Ixtaklak elektrotxaranga herritik.
- 23:00. Kontzertuak Gurutze Santuaren plazan: Edu Zardoya, Sala eta Garazi.
