Festak (Lezo): Euskal Jaia
Mendekosteen ondoren azken urteetako ohitura izaten da Euskal Jaia egitea Lezon. Aurten bi festen arteko tartea ez da handia izan, astebeteko epean egingo direlako biak. Dena dela, ekainaren 14ko herri festarako egitaraua ere mardula da. Honakoa da ekitaldien zerrenda:
- 09:30. Diana txistulariekin.
- 11:00. Goiko Plazan, Gurutze Santuaren plazan, Karlos Saldise plazan eta Lopene plazan, Euskal Dantzazaleen erromeriaren barruko dantza taldeen emanaldiak.
- 11:30. Tomas Garbizu Musika Eskolako trikitilarien kalejira.
- 12:00. Gurutze Santuaren plazan, Iparraldeko Herri Kirolak. Partaideak: Jon Lapazaran, Eder Saez de Ocariz, Garbiñe Lopez de Uralde, Sara Jimenez, Manolo Cañamares, eta Hodei Izeta.
- 14:00. Gurutze Santuaren plazan, Euskal Dantzazaleen erromeriaren barruko dantza taldeen topaketa.
- 14:30. Herri bazkaria Lezo Herri Eskolako patioan.
- 17:00. Probalekuan, Lezo-Astigarraga harri proba desafioa.
- 18:00etatik. Gurutze Santuaren plazan, Sagardo Festa.
- 19:30. Gurutze Santuaren plazan, Larrain dantza.
