Festak (Lezo): Lezo Sahara Batuz festa
Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan bizi duten errealitatea ezagutzeko, eta aldi berean Saharako haurrak udan harreran jaso nahi dituzten familiei informazioa emateko nahiz horien atxikimendua lortzeko, Lezo Sahara Batuz festa egingo dute Lezon ostiralean (hilaren 6an). Arratsaldeko ekitaldiak izango dira, Gurutze Santuaren plazan (eguraldi txarrarekin Karlos Saldise plazan). Lezo Sahara Batuzek eta Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak elkarlanean antolatu dute festa. 17:30ean ekingo diete jarduerei, haurrentzako tailer eta henna tatuaje gunearekin. 18:30ean saharar meriendarekin indarberritzeko aukera izango dute partaideek. Gainera, Iñaki Labaka kantautore lezoarrak emanaldia eskainiko du. “Gauza askoz gehiago izango dira”, adierazi dute antolatzaileek.
