Festak (Lezo): San Tomas Gaintxurizketan
Gaintxurizketako Auzo Elkarteak San Tomas Eguna ospatuko du igandean. 10:00etatik aurrera, Antxillastegin, pintxoak, taloak, haurrentzako talo tailerra, auzotarren produktuekin azoka eta bestelakoak izango dira. Baserritarrez jantzita agertzeko eskatu diete hara joatekoak direnei.
