Festak (Trintxerpe): 'Karmenak'
Trintxerpen Karmengo Amaren Jaiak ospatzen ari dira egunotan. Jarraian, gaurko jarduerak (egitarau osoa hemen kontsulta daiteke).
- HILAK 13, OSTEGUNA
- Gogoratu jaietako bandera balkoian jartzea!
- 11:30/12:30. Irakurketa irekiko kluba. Goyenetxe Fundazioaren eta Adinkideren eskutik. Tokia: Serafin Esnaola
- 16:30. Haurrentzako jolasak eta askaria. Tokia: Azkueneko pista.
- 18:00. Erraldoiak eta buruhandiak Illunbeko txistulariekin. Ibilbidea: Azkueneko pistak, Andonaegi, Arrandegi, Serafin Esnaola, Gudari plaza (segurtasunagatik buruhandiak pistetan eta plazetan baino ez dira ibiliko).
- 18:45. Jaien hasiera. Txupineroei danborradetako dama eta misterrei eta azal lehiaketako finalistei zapiak emateko ekitaldia. Otxoteak girotua. Tokia: Alkateordetza.
- 19:00. Haurren txupinazoa. Tokia: Gudari plaza.
- 19:00. Herriko haur eta gazteen aldeko meza (Karmengo Amaren hirurrena), Trintxerpeko parrokiako abesbatzarekin (zuzendaria: Limbania Soto). Tokia: Karmengo Amaren eliza.
- 20:00. Txupinazoa, bandera igoera, kanpai iraulketa. Tokia: Alkateordetza.
- 20:00. Gizonezkoen danborrada. Ibilbidea: Alkateordetza, Euskadi etorbidea, Jaizkibel kalea, Azkuene kalea, Euskadi etorbidea, Gudari plaza, Serafin Esnaola plaza.
- 23:30. Karaokea. Tokia: Gudari plaza.