Hitzaldia (Donibane): 'Pasaiako ondare geologikoa'
Hitzaldia euskaraz izango da.
Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin batera, lau hitzaldi publiko programatu ditu, Pasaiaren ondare geologiko harrigarria modu erraz eta erakargarrian jendartean zabaltzeko. Pasaiako geologo Jose Mª Hernandez izango da hizlaria, eta saioak urriaren 21, 22, 26 eta 27an lau barrutietako kultur ekipamenduetan eskainiko dira.
Informazio guztia eta aurkezpen bideoa esteka honetan klik eginez eskura daiteke.
Kontaktua: helbide elektronikoa eta 649 12 51 78.
