Hitzaldia (Errenteria-Orereta): 'Energia komunitateak eta autokontsumo kolektiboa. Ekiherriren lehen instalazio fotovoltaikoa'
Asteklimaren programazioaren barruan, Ekiherri energia komunitateak Energia komunitateak eta autokontsumo kolektiboa. Ekiherriren lehen instalazio fotovoltaikoa hitzaldia eskainiko du urriaren 23an Reina aretoan, 18:30etik 20:00etara. Ekiherriko kideek Egiluze ikastetxean jarritako instalazioaren inguruko azalpenak emango dituzte. Orotara, 125 kilovatioko instalazio bat ezarri dute bertan. Horrez gain, Ekiherri zer den eta zein helburu dituzten azalduko dute, bai eta autokontsumo kolektiboaren legedi eta ezaugarriak ere.
