Hitzaldia (Errenteria-Orereta): Errausketa eta osasuna
Errausketaz eta horrek osasunean duen eraginaz mintzatzeko hitzaldia antolatu dute Errenteria-Orereta Bizirik, Oarsoaldeko Eguzki eta OEIT Errausketa eta Osasuna Ikerketa Taldeak. Hitzaldiaren lehen zatian Maialen Berridi eta Rebeca Castaños sendagileek hartuko dute hitza. Ondoren, GuraSOS taldeko Joxe Mari Izeta mintzatuko da.
Antolatzaileek jakinarazi dute zaintza zerbitzua izango dela behar duten gurasoei begira.