Hitzaldia (Errenteria-Orereta): Lurgorri eta askatasunarekin konprometitutako belaunaldia
Errenteriako Lurgorri Kultur Elkarteak antolatuta, Jose Mari Azkarraga Lurgorri eta konprometitutako belaunaldia hitzaldia egingo dute. Lurgorriren iloba Joseba Azkarragak emango du hitzaldia. Aldi berean erakusketa zabalduko dute bertan Lurgorri bizitza eta idatziak izenburupean hilaren 29a arte. Bisita orduak, 17:00etatik 20:00etara.