Hitzaldia (Errenteria-Orereta): Onura komunaren ekonomia
Onura Komunaren Ekonomia izango dute hizpide hilaren 12an Torrekuan Oarsoaldea Garapen agentziaren eskutik. 12:00etan hasiko da hitzaldia, ekonomian balore berriak suastatzeko Habian! proiektuaren egitarauaren barruan. Ivan del Caz, Bikonsulting Kooperatibako ordezkariak emango du hitzaldia eta Roberto Cacho, Etikaliaren sortzaile eta kudeatzailea izango du gonbidatu gisa. Higiezinen agentzia etikoa da Etikalia.