Hitzaldia (Errenteria-Orereta): Paula Kasares-en hitzaldia Orereta Ikastolan
Paula Kasares irakasle eta soziolinguistak hitzaldia emango du Orereta ikastolan. Euskaraz izango da lehena 17:30ean hasita Zuek duzue giltza izenburupean, eta haur txikiak dituzten guraso euskaldunei zuzenduta dago. 19:00etan gazteleraz emango du hitzaldia Casaresek Euskara, entra un idioma en casa izenburupean. Euskaraz ez dakiten gurasoei zuzendutakoa da bigarren hitzaldia. Orereta ikastolak antolatu badu ere, edozein gurasok har dezake parte bertan.