Hiri Paisaiak erakusketaren barnean, bi hitzaldirekin kontatzen dute 1982tik Errenteriak izandako aldaketa urbanistikoa hobe ulertzeko, baita gizarte mugimenduek sortutako alternatibak ezagutzeko ere. Lehen pertsonan bizi zuten bi pertsonekin kontatzen dute horretarako: Enrique Ponte Ordoqui udal arkitekto ohia eta hiri Antolamendurako Plan Orokorraren zuzendaria eta Angel Martin Ramos Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko katedraduna eta auzo elkarteen Hirigintza Koordinakundeak eskatuta hirigintza-txostenaren egileetako bat. Lehenengoak emango du hitzaldi hau.