Hitzaldia (Lezo): Saforen poemak
Poesia Kaiaren ekitaldien barruan, azaroaren 23an, Aurora Luque eta Maite Lopez de las Heras Lezon izango dira. Bi emakumeek Safo poeta greziarraren poemak itzuli dituzte gaztelaniaz eta euskaraz, hurrenez hurren. Emanaldia Kultur aretoan izango da, 19:00etan, eta Saforen poesiagintzaz eta emakume greko-latindarren inguruko poesiaz mintzatuko dira.
