Hitzaldia (Oiartzun): Aurretiazko borondateen dokumentua
Donostialdeko ESIk, Gazte Izanak-ek, Killirikupeek, Zaintzadik eta Laikotasuna elkarteak Oiartzungo Udalarekin elkarlanean eta zuretzat… zer da garrantzitsua? hitzaldia antolatu dute.
Aurretiazko borondateen dokumentuaren inguruan hitz egingo dute topaketa horretan, eta hizlariak Ane Cenzano Arbide anbulatorioko erizain burua eta Edurne Lizarazu Casamayor anbulatorioko erizain komunitarioa izango dira.
Saioa hilaren 24an izango da, 17:00etan, udaletxeko pleno aretoan, eta euskaraz izango bada ere, entzungailuen bidezko itzulpena egonda gaztelaniara.
