Hitzaldia (Oiartzun): 'Palestina, Siria, Ukraina... Eta Sahara?'
Mikel Aramendik Palestina, Siria, Ukraina… Eta Sahara? hitzaldia emango du udaletxeko areto nagusian, El Watan Sahararen aldeko elkartearen eskutik.
“Azken hamarkadetako garai desegonkorrena bizi dugu nazioartean: Ukrainiako gerra, etengabeko tentsioa Hego Txinako Itsasoan, Israel Palestinan egiten ari den txikizioa, Sirian gertatu berri den botere-aldaketa, etab. Testuinguru horretan, Maroko Mendebaldeko Saharaz erabat jabetzetik gertuago dago. Trump super aberatsen eskutik Etxe Zurira itzuli da, gatazka guzti horietan eragiteko eta “ABEn bakea” inposatzeko prest”, diote antolatzaileek. Aramendik gatazka guzti horien nondik norakoak azalduko ditu.
