Hitzaldia (Pasai Antxo): 'Finantza etikoak, burujabetzarako tresnak'
Luzuriaga Martxan-ek eta Antxotarrok Historia Mintegiak hitzaldi-solasaldia antolatu du asteazkenerako. Beñat Irasuegik burujabetzaren bidean erabilgarri izan daitezkeen esperientzien berri emango du Finantza etikoak, burujabetzarako tresnak izenburupean. Hitzaldia eta ondorengo solasaldia, Antxoko anbulatorio zaharrean izango da, 18:30ean.
