Hitzaldia (Pasaia) 'Goseak janak' olerki liburuaren errezitaldia
Idurre Eskisabel kazetari eta unibertsitate irakasleak Goseak janak poesia liburuaren aurkezpen-errezitaldia egingo du Ainara Lasa artistarekin batera.
Eskisabel liburuaren sortzaileak eta Lasak obraren hainbat pasarte irakurriko dituzte. Ondoren, elkar eraginerako tartea izango dute bertaratzen direnak liburuaz, poesiaz eta sorkuntzaz hitz egiteko aukera izango baitute.
