Hitzaldia (Pasaia): 'Nerabezaroa eta sexualitatea'
Azaroaren 23an Nerabezaroa eta sexualitatea gurasoei zuzendutako hitzaldia egingo da Goxatu sexualitate eta genero aholkularitzaren eskutik. 18:00etan izango da, Donibaneko Kulturguneko topagune gelan. Hitzaldia euskaraz zein gaztelaniaz izango da. Saiora joateko, beharrezkoa da aurrez izena ematea helbide elektronikora mezua bidalita. Azaroaren 22a baino lehen eman behar da izena.
