Hitzaldiak (Oiartzun): Egun internazionalista
Oiartzuna, mundura lelopean Egun Internazionalista antolatu dute. Hainbat hitzaldi emango dituzte:
Kurdistan brigadistek ezagutaraziko dute: konfederalismo demokratikoaren oinarriak, Kurdistanen askapen nazional zein sozialen dauden errealitate desberdinak eta hizkuntza kurduaren egoera kontatuko dute beste gauza askoren artean.
Sahararen egoera bertako aktibistaren eskutik jasotzeko aukera izango da. Hassanna Aaliak askapen mugimendua zein egoeratan dagoen kontatuko du, baita Marokoren gaur egungo planteamenduak, bere egoera…
Venezuela ere brigadisten eskutik ezagutuko dute bertaratzen direnek. Prozesu bolivartarrak ekarri dituen aldaketak, Venezuelan urte hauetan egin diren urratsak eta prozesuaren zailtasunak eta oztopoak, herri boterearen antolaketa…
19:30etik aurrera afari-merienda autogestionatua egongo da.