Ikus-entzunezkoa (Oiartzun): 'Argizagi'
Marramiau sorkuntza talde hernaniarrak Durangoko Azokako Sormen Bekarekin egindako lana da.
Argizagi. Zubiak laguntasunerantz haurrentzako animaziozko filma ikusteko aukera izango da igandean, hilak 11, Landetxe Kultur Aretoan.
Marramiau Sorkuntza Taldeak Durangoko Azokako 2023ko Sormen Bekarekin garatu du marrazki bizidunen sorta hau. Uxue Bereziartua Lonbide, Miren Bereziartua Lonbide eta Ihintza Iriarte Apezetxea hernaniarrak daude estudioaren atzean. Ekoizpen osoa eta filma, hasieratik bukaerara, euskaraz dira.
