Ikus entzunezkoa (Oiartzun): 'Kotoi'
Kotoi tokiko marka jasangarria da, eta kotoi fabriketako emakume langileek istorioetan eta aurreko mendeetako janzkeran inspiratzen da. Maialen eta Fanny dira markaren sortzaileak, eta eurek arropa diseinatu, patroiak egin eta kantitate txikiak egiten dituzte “filosofia arduratsu eta kontzientean oinarrituta, eta bizitza baliagarria ematen diote enpresa handietan ekoitzitako material guztiari”. Zehatzagoak izate aldera, Evlox enpresaren ehun hondakinak alferrik galtzea saihesten dute.
Diotenez, eurei kaxak bidaltzen dizkiete barruan zer pieza iritsiko diren jakin gabe, eta han aurkitzen dituzte hurrengo arropetarako erabiliko dituzten ehun berriak.
Era berean, Kotoikoak janzkera errepikatzearen alde daude, “moda azkarrak eta joerek oharkabean murgiltzen gaituzten irrika eta erosketa konpultsibo eta premiarik gabekotik urrunduz”.
Dokumental horretan, hortaz, markaren sortzaileek egindako produktuak eta bildumak garatzera inspiratzen dituen istorioak kontatzen dituzte. Hori, baina, ez da izango gaurko egiteko bakarra, dokumentalaren proiekzioaren ondotik Kotoiko kide batekin eta Emaus Gizarte Fundazioko koordinatzailearekin solasaldia egingo baitute (gazteleraz). Hitzordua 18:00etan izango da.
