Ikus-entzunezkoak (Antxo): 'Alfonbra magikoa'
Larunbaterako programatu du Pasaiako Zinema Txikiak hurrengo saioa. Antxo izango du geltoki datorren emanaldiak; barruti horretako kultur etxea, zehatzago.
Alfonbra magikoa filmarekin gozatua hartu nahi dutenak 17:30erako bertaratu beharko dira areto horretara. Sarrerak doakoak dira, baina aurretik erreserbatzeko eskatu dute arduradunek. Webgune honetan pelikularen izena bilatuta egin daiteke hori.
