Ikus-entzunezkoak (Antxo): 'Txillareko sukaldaria'
Basari elkartearen ekimenez, Txillarreko sukaldaria. Pello Rubiori elkarrizketa liburua (Elkar) eta dokumentala aurkeztuko dute hilaren 28an (asteazkena) 19:30ean Antxoko Kultur Etxean. Bi euskarriak Edurne San Martinek eta Asier Ibaibarriagak sortutakoak dira, Rubiorekin egindako elkarrizketak oinarrian. Rubio bera, San Martin eta Ibaibarriaga Kultur Etxean izango dira, dokumentalaren ondoren haiekin solasaldia izango delako.
