Ikus-entzunezkoak (Errenteria-Orereta): Argentinara eta Uruguaiko bidaia
Argentina eta Uruguaiko Bidaiaren dokumentala, 2024an egina
2024ko dokumental batekin Argentinan barrena bidaiatuko dute Iguazuko ur-jauzietatik, Saltako altiplanora, Barilocheko lakuetara, Perito Moreno eta Spagazzini glaziarretara, Ushuaiara, munduaren amaierako lurraldera. Madryngo portua baleekin eta pinguinoekin. Mar del Plata, bere itsas museoarekin eta itsas otsoekin. Buenos Aires: Madero portua eta La Boca. Uruguain, Montevideoko portua, itsasargiak eta portugesek sortutako Colonia Sacramento bisitatuko dituzte.
Adin guztientzako, hurbildu nahi duen orori zuzendua. Gazteleniaz.
Sarrera doan eta libre. Ez da izenik eman beharko ez eta gonbidapenik jaso. Edukiera mugatua.
Arkeolur Elkartearen eskutik.
