Ikus-entzunezkoak (Errenteria-Orereta): 'Etiopia norte'
'Etiopia norte' argazki emanaldia egingo du Luzio Egiguren Ganboak ostegunean. Luzio Egiguren Ganboak ‘Etiopia norte’ argazki emanaldia egingo du ostegunean Urdabururen egoitzan. Argazki erakusketa ere antolatu du mendizale elkarteak Egigurenek Etiopian jasotako irudiekin.
Emanaldia ostegunean, hilak 16, izango da 19:00etan. Erakusketa berriz, astearte eta ostegunetan bisitatu ahalko da 19:00etatik 21:00etara.
