Ikus-entzunezkoak (Errenteria-Orereta): 'Florecica'
Florecica dokumentalean, Josefina Lambertok bere bizitzaren nondik norakoak kontatzen ditu bertan lehen eskutik. Aitaren eta ahizparen bahiketa, erailketa, eta bortxaketatik hasita, bizitzan pasatako lanak eta izandako arazoekin jarraituta. Pasatako minak, beldurrak, frustrazioak lehen lerrora ekarri ditu dokumentalak, baita bere indarra ere.
Emanaldia doakoa izango da, eta gonbidapenak behar dira bertaratzeko. Emakumeen Etxean astelehen eta ostiraletan 09:00etatik 13:00etara, eta astearte, asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 20:00etara, Lekuona Fabrikako harreran astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, edo webgunean eskuratu ahal dira.
