Ikus entzunezkoak (Oiartzun): 'Lurdes Iriondo, ez gara alferrik pasako'
Izena: Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako
Urtea: 2025
Iraupena: 72 min.
Lurraldea: Euskal Herria
Zuzendaria: Inge Mendioroz
Gidoia: Idoia Garzes
Musika: Maite Arroitajauregi
Argazkiak: Haritz Arrizabalaga
Ekoizleak: Maluta Films, Zinea Sortzen
Generoa: Dokumentala | Biografia | Musika
Sinopsia: Garai bateko zuri-beltzezko argazkietan izoztua gelditu den abeslari gaztea. Kapsulatua. Enkuadre baten barruan harrapatua, haren ahotsa diskoetan bezala.
Ahaztuta, nonbait, ikuspuntua hautatu egiten dela. Ahaztuta, abeslaria izateaz gain, euskal kulturaren transmisioan ezinbesteko erreferentea ere badela Lurdes Iriondo. Transmisioarentzat haurrak ezinbesteko zirela ulertu zuen, eta haientzat idatzi zituen liburuak eta antzerkiak.
Hizkuntza: Euskara
