Ikus-etzunezkoak (Oiartzun): 'Vidas irrenovables' dokumentala eta solasaldia
Vidas irrenovables dokumentala ikusi ondoren, Francisco Vaquero zuzendariarekin solasaldia egingo dute Landetxen igandean –hilak 22–, 19:00etan.
Energia berriztagarriak dira ikus-entzunezkoaren ardatza. Sortzaileek zehaztu dutenez, erregai fosiletan oinarritutako energia iturriak energia iturri berriztagarriekin ordezkatzeak ekosistemak, ekonomiak eta landa eremuko gizartean suntsitzen ditu. “Plangintzarik eza eta administrazio publikoen kudeaketa negargarria arrisku larrian jartzen ari da landa munduaren biziraupena. Ingurumena salbatzeko eta herrien bizitza berpizteko zetorren zerbait, paradoxikoki guztiz kontrakoa bihurtzen ari da”.
Gauzak horrela, eta “jendeak ez duenez bere lurraldea hiltzen ikusi nahi, euren bizitzak ematen ari dira egoera hori geldiarazteko”.
Dokumentalaren proiekzioaren ondotik, Vaquerorekin solasaldia egingo dute. Sarrerak hemen eros daitezke.
