Ikusentzunezkoa (Pasaia) Zinema Txikia, Albert
Abian da dagoeneko Pasaiako gurasoek sustaturiko eta udalak lagundutako Zinema Txikia zikloa. Zinemaren bitartez, euskara haurrengana hurbiltzea izango du helburu egitasmoak. Asteburu honetan Albert filma —6 eta 8 urteko haurrei zuzendua— proiektatuko dute, Antxoko Kultur etxean.
