Ikusentzunezkoak (Pasaia) IKUSKA Film Laburren erakusketa.
Abian da IKUSKA Pasaiako Badiako Nazioarteko XXI. Film Laburren Erakusketa. aurten 113 herrialdeko 3700 film laburrek izena eman dute erakusketan parte hartzeko. Gehienak Espainiar Estatuan ekoiztutakoak dira, atzetik Iran, India eta Brasiletik iritsitakoak. Izena emandako guztien artean, 58 dira festibalaren sail ezberdinetan parte hartuko duten film laburrak. Aurten lehen aldiz Maroko, Albania eta Malaysiako obrak sailkatu dira IKUSKAn parte hartzeko. IKUSKA Pasaiako Badiako XXI. Film Laburren Erakusketaren egitarau osoa, hemen.
