Inauteriak (Lezo): Ostiralori
Lezoko Dantzazaleak, Ostiralorin. Lezoko inauteriak, bigarren eguna: Ostiralori
- 09:15. Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleen desfilea.
- 10:30. Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleen ikuskizuna Bekoerrota kiroldegian. Gaia: Joko Olinpikoak.
- 11:15. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen Trapujale Festa Gurutze Santuaren plazan.
- 17:30. Gurutze Santuaren plazan, Sorgin dantza eta Zirikuen kalejira.
- 18:15. Lezoko Dantzazaleen desfilea.
- 19:20. Gurutze Santuaren plazan, Lezoko Dantzazaleen eskutik Zuberoako dantzak.
- 21:30. Pasaia-Lezo Lizeoko jangelan, Trapudrama bertso afari tematikoa. Bertsolariak: Maddi Ane Txoperena, Igor Elortza, Maider arregi eta Andoni Rekondo. Trapujalez edo haren inguruko pertsonaiaren batez mozorrotu behar da. Txartelak Arrutin eta Tiñelun salgai.
