Ingurumena (Oiartzun): Hegaztien askatzea
Natur ingurunera itzuliko dira zapelatz eta belatz gorri bana. Izan ere, Igeldoko Arrano Etxean artatu eta sendatutako bi hegazti harrapariak askatuko dituzte Arditurrin (12:15ean).
Aurretik, hegaztien gaineko azalpenak emango dituzte. Bertaratzeko, hiru euro ordaindu eta izena eman beharko da, 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deituz.
