Irteera (Oiartzun): Oieleku
Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak irteera gidatua antolatu du Aiako Harria Parke Naturalean kokatua dagoen Oieleku ingurura. Bisita azaroaren 12an izango da, euskaraz. Irteera horretan Oielekuko mairu baratzeen edo cromlechen bila abiatuko dira.
10:00etan hasiko da Kausoko aparkalekutik, eta toki berean bukatuko da, 12:30ean. 12 urtetik gorako pertsonentzat 6 euroko kostua du bisitak. 12 urtez azpikoek, aldiz, 4 euro ordaindu beharko dituzte. Parte hartzeko, ezinbestekoa da aurrez izena ematea.
