Jaizkibel Mendi Taldeak Euskal Herriko gazteluak ezagutzeko helburuz egiten ari den biraren aurtengo azken etapa antolatu du larunbaterako. Santa Barbara mendian dagoen Gorriti gaztelua bisitatuko dute. Handik Ulizar mendia igo eta ondoren Orexara jaitsiko dira, bertan bazkaltzeko. Irteerak 30 euro inguru balio du, eta bazkaria eta autobusa barne hartzen ditu. Interesdunek asteazken eta ostiralean –hilak 25 eta hilak 27– jo dezakete elkartera, 20:00etatik 22:00etara (943 514 700). Informazio osagarria
taldearen webgunean eskura daiteke.