Irteera (Pasai Donibane): Baxurde Parranda
Pasai Donibaneko Itaia Kolektiboak Baxurde Parranda antolatu du iganderako. Leitzarango bidegorrira bizikleta irteera antolatu dute. 10:00etan irtengo dira, Meipitik, autobusez eta bizikletak erremolkean garraiatuta. 11:00etan abiatuko da bizikleta martxan, Andoainen. Izen-ematea Pari Berri tabernan egin behar da. Haurrak doan joango dira eta helduak 10 euro ordainduta.
