Irteera (Pasaia): Aitona-amonen Aterpea Bilbora
Pasai Donibaneko Aitona-amonen Aterpeak irteera bat antolatu du Bilbora azaroaren 23rako. 08:00etan irtengo dira Meipiko biribilgunetik. Izen-emateak astearte eta ostegunetan egin daitezke Aitona-amonen Aterpearen egoitzan, bulegoko ordutegian, eta azaroaren 16a da irteerara apuntatzeko azken eguna. Bazkideentzako prezioa 30 eurokoa da. Bazkide ez direnek, aldiz, 35 euro ordaindu beharko dituzte.