Aitona-amonen Aterpeak irteera bat antolatu du Bilbora
Hilaren 23rako programatu dute hitzordua. Begoña Basilika eta Azkuna eraikina bisitatuko dituzte, eta Txoko-piperrak jatetxean bazkalduko dute. Izen-emateak hilaren 16an itxiko dira.
Pasai Donibaneko Aitona-amonen Aterpeak irteera bat antolatu du Bilbora hilaren 23rako. 08:00etan irtengo dira Meipiko biribilgunetik. Izen-emateak astearte eta ostegunetan egin daitezke Aitona-amonen Aterpearen egoitzan, bulegoko ordutegian, eta hilaren 16a da irteerara apuntatzeko azken eguna. Bazkideentzako prezioa 30 eurokoa da. Bazkide ez direnek, aldiz, 35 euro ordaindu beharko dituzte.
Lehenik, Begoñako Basilika bisitatuko dute, eta ondoren, Azkuna eraikinera abiatuko dira. Bazkaria Txoko-piperrak jatetxean egingo dute. Honakoa izango da menua: askotariko kroketak, barazki menestra iberikoarekin, eta bakailaoa bizkaitar erara edo entrekota hornigaiekin.