2023/11

Palestinaren genozidioa salatzen duen mozioa babestu du udalak

Orereta  Palestinarekin Herri dinamikak aurkeztu zuen mozioa. Hamabi eskaera egiten zituen herritarrez osatutako plataformak.

Gutxieneko pentsioak bermatzeko eskaera babestu du plenoak

EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak babestu zuten mozioa; EAJk mozio alternatiboa aurkeztu zuen.

Ekialdebuseko lineak egokitu dituzte Oarso Bidasoan

Autobusak lehenago hasiko dira zerbitzua eskaintzen eta oraingo ordutegia baino geroago bukatuko dute. Bestalde, linea berri bat sortuko dute Hondarribiko aireportua eta Donostiako autobus geltokia lotuko dituena.

Material ortopediko eta ortoprotesikoa jasoko du elkargo sozialistak

Errenteriako sozialisten elkargoak Espainiako Estatuko Amputatuen Elkartearekin elkarlanean egingo du bilketa.

Giza Eskubideen Zinema Jaialdiak baditu irabazleak

Igandean egin zuten Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdiko sari banaketa.

Musikarekin hasiko dira Lezoko Euskararen Eguneko ospakizunak

Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek kontzertua emango dute etzi eskolaren atarian. Larunbatean eta igandean ere badira jarduerak.

Maskulinitate hegemonikoa deseraikitzeko tailerra oiartzun

Maskulinitate hegemonikoa deseraikitzeko tailerra jasotzen ari dira udalean

Udaleko 61 gizonezko langile eta zinegotzi hamar orduko formakuntza saioa jasotzen ari dira, Mikel Otxotorena Fernandezen eskutik.

350 kilo hondakin jaso ditu Itsas Zaintza Sareak

Bilketa igandean egin zuten Pasaian, Hondarribian eta Gipuzkoako beste lau herritan. 250 boluntario bildu ziren ekintzara.

Zuzenketa partzialak aurkeztu dizkio EAJk aurrekontu proiektuari

600.000 eurotik gorakoak dira alderdi jeltzaleak proposatutako zuzenketa partzialak.

Meipiko haur parkea zaharberritu du udalak

Donibaneko auzoan kokatuta dagoen parkean kautxuzko lur homologatua eta bi plazako zabu moduluak ezarri dituzte. Parkea erabilgarri dago jada.

Illumbe orkestra sinfonikoak kontzertua eskainiko du ostiralean

San Pedroko 38. Musika Abesbatza Astearen barruan, orkestrak hitzordua du ostiralean San Pedroko elizan, 20:00etan.

Hainbat komertziok greba egunean egingo dutenaren berri eman dute

Bihar izango da Greba Feminista Orokorra. Saltokiek grebarekin bat egingo dute. Batzuk 15 minutuz, beste batzuk egun osoz.

gaitu oiartzun

Adimen artifizialari euskara 'irakasteko' saioa, larunbatean

Herritarren parte hartzea bilatuko dute, adimen artifizialari euskara irakasteko. Goizean saioa egingo dute, udaletxean. Etxetik ere parte har daiteke.

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2023-11-28)

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2023-11-28)

Bi kanporaketa jokatu dituzte Oiarpeko pilotariek, eta bietan aurrera egitea lortu dute oiartzuarrek. 21etik, hamar garaipen.

alaiart mosaikoa arditurri abenduak 2

Arditurriko mosaikoa osatzeko azken saioa, igandean

Meatzeetan elkarlanean sortzeko azkeneko saioa izango da abenduaren 3koa. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du.

Bihar, udazkeneko ipuin kontaketa saioetatik azkena

Andreone Udal Liburutegiak jasoko du azken saioa, 18:15ean hasita. Amaia Puinek 'Bidaia' kontatuko die haurrei.

Hamahiru aztergaiko udalbatzarra, lau moziorekin, bihar Lezon

Udal aurrekontuak onartzea eta UEMAn sartzea daude gaien zerrendaren barruan. 18:00etan hasiko da osoko bilkura.

autoa biribilgunean

Biribilguneetan ba al dago TAOrik?

Auto bat 'aparkatuta' dago Olibeteko tren geltokiaren parean, bart gauetik, istripua izan duenaren arrastoekin.

Gehiago