Biribilguneetan ba al dago TAOrik?

Auto bat 'aparkatuta' dago Olibeteko tren geltokiaren parean, bart gauetik, istripua izan duenaren arrastoekin.

autoa biribilgunean

Tren geltoki garrantzitsuen inguruan beti dago aparkaleku handiren bat, ibilgailu partikularrak uzteko. Lezo-Errenteria ondoko geltokian aparkaleku bat eraikitzea dago proiektatuta, baina badirudi baten bati luze egiten ari zaiola itxaronaldia.

Olibeteko biribilgunean auto bat atzo arratsetik dago aparkatuta. Gaualdean ez da TAOa ordaindu behar, baina goizean indarrean sartzen da. Biribilgunean TAOrik ba al dago? 1 Tarifa ala 2 Tarifa izango da?

Autoaren aurrealde kaltetuta ikusita, ondoriozta daiteke biribilgunea irentsi duela. Ez litzateke lehenengoa izango, hala ere. Formula 1eko Spa-Francorchamps zirkuituak baino biktima gehiago ditu Lezo eta Errenteria-Orereta bilbatzen dituen errepide zatiak.

Agian Rockstar etxearen bideo-joko sagaren atal berria prestatzen ari dira, GTA Orereta: Vice Sity Stories edo…

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.