Hainbat komertziok greba egunean egingo dutenaren berri eman dute

Bihar izango da Greba Feminista Orokorra. Saltokiek grebarekin bat egingo dute. Batzuk 15 minutuz, beste batzuk egun osoz.

Greba Feminista Orokorrera batu den Oiartzuneko saltoki bat

Hainbat komertziok biharko greba feminista orokorraren harira egingo dutenaren berri eman diote HITZAri, bertara bidalitako prentsa ohar bidez.  Greba Feminista Orokorra da biharkoa, zaintza eskubide kolektiboaren aldekoa. Herriko denda guztiak ixtea “ezinezkoa” dela adierazi dute idatzi horren atzean diren komertzio horiek, eta horietako batzuk goizean edo arratsaldean 15 minutuz saltokia itxiko dutela jakinarazi dute. Beste zazpik, berriz, ez dituzte ateak zabalduko bihar.

12:45etatik 13:00era itxiko dutenak:

  • El rincon de pituca
  • Paris mertzeria
  • Noski! liburudenda
  • Rosmi
  •  Xenpelar Optika
  • Candao burdindegia
  • Mila ileapaindegia
  • Labenne
  • Iris Jerónimo estetika
  • Maria
  • La Tahona
  • Mariasun Lentzeria
  • Eliza prestaketak
  • Mari Carmen loradenda
  • Marivi Etxarri
  • Kikara kafea eta tea
  • Amaia estilista
  • Redondo galeriak
  • Mi Vestidor
  • Rojas liburudenda

19:45etatik 20:00era itxiko dutenak:

  • Osina Ekogunea
  • Mugo poltsoak
  • Nosi! liburudenda
  • Mi Vestidor
  • Rincon de Pituca
  • Rojas liburudenda

Egun osoz itxiko dutenak:

  • Ainhoa ileapaindegia
  • Lezea
  • Centro de estetica
  • Ondu fisioterapia
  • Helena Merino
  • Ikuxma estetika
  • Albisu fisioterapia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.