2023/11

Zaintzaren sokari lotutakoak

Duintasuna jubilatuen elkarteak bat egin du hilaren 30eko greba feminista orokorrarekin. Elkarteko Karmele Santos eta Maria Lopez atzera begira jarri dira, emakume gehientsuenen antzera, zaintzak markatu duen bizi ibilbideaz mintzatu, eta bizi duinak aldarrikatzeko.

Eskubidez betea izango den zaintza helburu

Instituzioek adinekoei eskaintzen dieten zaintza eredua eztabaidagai bihurtu da azken urte luzeetan. Horren gaineko hausnarketa kolektiboa eskatzen dutenak gero eta gehiago dira.

Zaintza bera ere zaindu behar delako

Oiartzungo etxez etxeko langileak udalekoak dira. Pozik daude zaintzaren gaia plazara atera delako grebaren deialdiarekin, eta eredu publiko komunitario baten alde egiten dute, beraienaren ildokoa.

Duintasuna eta Palestinaren gaineko mozio bana, biharko plenora

Gutxieneko pentsioen gaineko mozioa aurkeztu du Duintasunak; Palestinaren egoeraren gainekoa da Orereta Palestinarekin Herri dinamikak aurkeztu duena.

azaroak 25 elkarretaratzea oiartzun

Oiartzun indarkeria matxistatik salbu ez dela gogorarazi dute A25ean

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea eta performancea egin dute plazan. Aurten hamabi kasu izan dira herrian.

HemenGuk-en urteko azken azoka, larunbatean

Larunbateko azoka Doneztebe plazan izango da 10:00etatik 13:30era bitarte. Neguko urtaroko azoka honetan, 16 ekoizle izango dira.

Trinketeko Elite finalaren atarian gelditu da Ibon Taberna

Ibon Taberna EPLE klubeko pilotari seniorrak ez du lortu eskuz binakakoaren Elite Txapelketako finalerako txartela.

Auzolan arrakastatsua, urmael bat eta tximeletentzako oasi bat sortuz

Igandean auzolana izan zuten lezoarrek. Hainbat azalpen jaso, urmaelean azken ukituak eman eta Altamirako oasia sortu zuten, besteak beste.

"Nazkatuak gaude behin eta berriz gauza bera esateaz, baina ez gaituzte isilduko"

Oreretako Asanblada Feministak deituta, elkarretaratzea egin dute oreretarrek Zumardian. Indarkeria matxistari aurre egingo diotela eta heteropatriarkatua agerian utziko dutela ozen esan dute. Kaleak hartu eta gizartea eraldatzeko beharra aldarrikatu dute. Zaintza sistema publikoa ere eskatu dute.

"Emakumeen aurkako indarkeria mota oro onartezina da"

Bekoz beko elkarteak deituta, elkarretaratzea egin dute antxotarrek Biteri plazan. Indarkeria matxista erabat gaitzetsi eta emakumeen sareak eraikitzeko beharra aldarrikatu dute. Egungo zaintza sistema ereduan ere aldaketak eskatu dituzte.

San Pedroko A30eko grebako egitaraua aurkeztu dute

Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorraren harira, San Pedron aurrera eramango diren ekintzak jakinarazi dituzte.

Greba feminista babestu dute Gamon ikastetxeko HH eta LHko irakasleek

Osteguneko greba feminista orokorrarekin bat egin dute Cristobal Gamon ikastetxeko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleek.

A30ean hamaika protesta goiz goizetik hasita

Oreretako Mugimendu Feministak A30ean antolatutako egitaraua zabaldu du.

Negulekuak antolatu ditu Orereta Ikastolak, bigarrenez

HH3tik LH3ra arteko haurrei begirakoak dira Negulekuak eta abenduaren 3ra arte eman daiteke izena.

Eduki babestua

Eskolatik lan mundurako bidean da euskara

Pasaiako II. Plan Estrategikoan jasotako erronkak herriko eragileekin elkarlanean gauzatzen ari da udala. Lan munduan euskararen alde eragiteko, zortzi enpresarekin ari dira elkarlanean.

Zinema Txikiak hitzordu bikoitza proposatu du larunbaterako

Alde batetik, 'Ozzy' filma proiektatuko da Trintxerpeko Alkateordetzan. Bestetik, 'Tarzan' pelikula botako dute Pasai Antxoko Kultur Etxean. Bi saioak 17:30ean hasiko dira.

Jaizkibel herritarrentzat izan behar dela aldarrikatu dute berriz ere

Atzo goizean egin zuten Lezoko herrigunetik Jaizkibelgo eremu militarrerako martxa. Gerren negozioa salatu zuten.

PSE-EE: "Neurri prebentibo eta zuzentzaileak hartzea ezinbestekoa da"

Errenteriako PSE-EEk kezka azaldu du gertakariaren gainean, eta prentsa oharra bideratu du komunikabideetara, salatu duenez, "Errenteriako  hainbat gazteri ere eragin dielako gertakariak".

'Kanpora sartzen' antzezlana, ostiralean Antxon

Emanaldia Antxoko Kultur Etxean izango da, 19:00etan. GIBari buruzko umorez betetako emanaldi gordin bat da, euskaraz.

Gehiago