Maskulinitate hegemonikoa deseraikitzeko tailerra jasotzen ari dira udalean

Udaleko 61 gizonezko langile eta zinegotzi hamar orduko formakuntza saioa jasotzen ari dira, Mikel Otxotorena Fernandezen eskutik.

Maskulinitate hegemonikoa deseraikitzeko tailerra oiartzun 61 dira formakuntza jasoko dutenak.

Oiartzungo Udaleko 56 gizonezko langile eta bost zinegotzik maskulinitate hegemonikoa deseraikitzeko formakuntza jasotzen ari dira. Hamar ordukoa izango da, eta Mikel Otxotorena Fernandez soziologo eta genero eta maskulinitatean aholkularia da formatzailea.

“Genero arau eta rolek, pertsonen arteko harremana zehazteaz gain, sexuaren arabera estatus edo kategoria sozial bat esleitzen digute emakumeei eta gizonei”, adierazi du udalak. “Maskulinitate eta feminitate sexistak” esparru guztietan eragina duela ziurtatu du udal erakundeak: harremanetan, lan esparruan, ekonomian, familian, aisialdian, zaintzan…

Horregatik, uste dute jasotako maskulinitate eta feminitate sexista hegemonikoa deseraikitzea “ezinbesteko ardatza” dela berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko gizartea lortzeko. Etxetik bertatik hasteko, hainbat formazio eta ikastaro antolatu ditu udalak.

Formakuntza udaleko gizonezko langile eta zinegotzientzat antolatu dute, maskulinitate eredu zaharrak baztertu eta ikuspegi alternatiboei ongietorria emateko.

Gizon izateaz, maskulinitate eredu ezberdinez, maskulinitate hegemonikoak dituen ondorioez, botere harremanez eta pribilegioez hausnartu eta lanketa egiteko erabiltzen dituzte trebakuntzako hamar orduak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.