Asteartean izango da aurkezpen ekitaldia. Herritar guztiak animatu dituzte bertara, egoera zein den lehen eskutik ezagut dezaten.
Gaur aurkeztu du gobernu taldeak aurrekontu proiektuaren proposamena. Inoizko handiena, 66,3 milioi eurokoa da, iazkoa baino %5 handiagoa.
Palestinako herria bizitzen ari den egoera salatzeko eta haiei elkartasuna adierazteko, hainbat herritar bildu dira udaletxearen aurrean. Gazan Israel egiten ari den genozidioarekin berehala bukatu behar dela eskatu dute.
Palestinaren alde egin dute dozenaka herritarrek Gernika-Palestina dinamikak atzo deitu zuen mobilizazioarekin.
Gernika-Palestina herri plataformak deitutako elkarretaratzearekin bat egin dute lezoarrek. Bonbardaketa hotsak entzun dira plazan.
Urbasako —zantzu guztien arabera— indarkeria bikario kasua dena salatuko du Oiartzungo Feministen Asanbladak. Ostiralean elkartuko dira, plazan.
Herriko Plazan egingo dute dantza saioa 12:00etan.
Laikotasuna Orereta Laikoa taldeak antolatuta hilaren 23an egingo dute hitzaldia.
Herriko plazan egin dute hitzordua 13:00etan. Euskal presoei oraindik orain ezartzen zaien salbuespen araudia bertan behera uzteko eskatuko dute.
Bilboko Mexikar Calaveriten lehiaketan bigarren saria lortu du Iñigo Legorburu errenteriarrak.
Hilaren 23rako programatu dute hitzordua. Begoña Basilika eta Azkuna eraikina bisitatuko dituzte, eta Txoko-piperrak jatetxean bazkalduko dute. Izen-emateak hilaren 16an itxiko dira.
Bihar eta etzi San Pedroko 38. Musika Abesbatza Astea ospatuko da, eta jardueren muinean Tirri Tarra fanfarrea dago, aurten 50 urte egin baititu.