Tirri Tarra fanfarrea omenduko dute San Pedron
Bihar eta etzi San Pedroko 38. Musika Abesbatza Astea ospatuko da, eta jardueren muinean Tirri Tarra fanfarrea dago, aurten 50 urte egin baititu.
San Pedroko 38. Musika Abesbatza Astea da honakoa, eta antolatzaileek bi ekitaldi ondu dituzte. Jarduera horien muinean Tirri Tarra fanfarrea dago, aurten 50 urte egin baititu. Mende erdia pasa da jada beren jarduna abiatu zutenetik.
Musika Abesbatza Astearen ekitaldiak bihar hasiko dira, hilak 9. Txema Hernandez idazlearen Tirri Tarra. Recuerdos entre corcheas liburua aurkeztuko da Lonja aretoan, 19:30ean.
Ostiralean, aldiz, Tirri Tarra fanfarreari omenaldia egingo diote sanpedrotarrek. Ekitaldia San Pedro elizan izango da, 20:00etan, eta honako elkarteek hartuko dute parte: Lizeoko haurrak, Ondartxo abesbatza, Sorginari txistu taldea, Inude eta artzaiak, Danborrada herrikoia, Arraunlariak eta Kabalgata danborradak eta Animatzaileak.