Muxikoak dantzatuko dituzte igandean
Herriko Plazan egingo dute dantza saioa 12:00etan.
Hileko bigarren igandearekin bat eginda, muxikoak dantzatuko dituzte hilaren 12an Beti Prest dantza taldeak antolatuta. Herriko Plazan egin dute hitzordua, 12:00etan. Eguraldiak ez badu laguntzen, berriz, Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan egingo dute saioa.
Dantza gustuko duten denak bat egitera deitu dituzte.